Donetskeko bonbardaketa (2022)
Donetskeko bonbardaketa | |||
---|---|---|---|
| |||
Mota | Misil-erasoa | ||
Honen parte da | Ukrainako inbasioa | ||
Data | 2022ko martxoaren 14a (11:31; UTC+3) | ||
Kokaleku | Donetsk (DHE) | ||
Helburu | probokazio | ||
Pertsona hilak | 23[1] | ||
Pertsona zaurituak | 28[1] | ||
Erantzule | DHE (Ukrainaren arabera) Errusia (Ukrainaren arabera) Ukraina (DHEren arabera) | ||
Arma | OTR-21 Tochka | ||
Donetskeko 2022ko bonbardaketa Donetsk hiriko erdialdeko (Donetskeko Herri Errepublika) azpiegitura zibilen aurkako eraso bat izan zen; Donetskeko Herri Errepublikako agintarien arabera, Ukrainako indarrek egindakoa. Erasoa 2022ko martxoaren 14ko goizeko 11:31 inguruan (UTC+3) gertatu zen, Errusiak Ukraina 2022an inbaditu zuenean. Bonbardaketek Donetsk erdialdeko Universitetskaya eta Artyoma kaleak izan zituen jomuga eta, DHEko funtzionarioek emandako informazioaren arabera, erasoak 20 zibil hil eta 9 zauritu zituen.[1] Geroago, balantzea 23 hildakori eta 28 zaurituri eguneratu zen.[2]
Ukrainako agintariek, bestalde, Errusiari egotzi zioten atentatuaren errua, Kharkiv, Irpin eta Mykolaiven indar errusiarrek hildako zibilak estaltzeko bandera faltsuko operazio bat zela adieraziz; izan ere, ukrainarrek zeritzen eztanda-patroiak eta misilen arrasto ezak, bonba-auto baten moduko objektu finko batetik abiatuta gertatu zela zirudiela.[3] Donetskeko Herri Errepublikako agintariek, bestalde, esan zuten erasoa Ukrainako indarrek erabilitako Tochka-U misil taktikoen sistemak egin zuela, DHEko Indar Armatuek eraitsi egin zutena.[4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «20 человек погибли и девять пострадали в результате удара ВСУ по Донецку | Новости | Известия | 14.03.2022» web.archive.org 2022-03-14 (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
- ↑ (Ingelesez) «Russia claims 23 dead in missile attack on Donetsk, S Jaishankar to give statement on war in Parliament today» DNA India (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
- ↑ «Росія заради фейку про обстріл Донецька вбила десятки людей - 24 Канал» web.archive.org 2022-03-14 (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
- ↑ «От удара по Донецку погибли 16 человек, пострадали 23 - уточненные данные -» www.militarynews.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).